Hasiera

Castellano

GANBARA 80 eta 90 hamarkadetako folk aurrerakoi euskaldunean erreferentzia taldea da, kritika eta publikoaren oniritzi nabariaz 6 disko argitaratu zituena.

Taldea sortu zuten hiru musikari, Josean Martin, Maria Eugenia Etxeberria eta Juan Ezeiza, Euritan Blai izeneko proiektuan parte hartu eta GANBARAren jatorrizko estiloan disko bat grabatu zutenak (Atarian – Agorila 2001), formazioaren azken hiru diskoetan parte hartu zuen Alex Blascorekin, eta Xabi Aburruzagarekin elkartu dira, azken hori trikitixaren munduan aski ezaguna dena errepertorio herrikoia tratatzeko bere modu berritzaile eta bere tresnaren posibilitateak aztertzeko egiten ari den lan txukunarengatik.

Beren helburua GANBARAren proiektuari berriro eustea da. Beren kantuak berriz interpretatzea, perspektiba eta moldapen berrietatik interpretatu ere, “Folk aurrerakoia” deitu izan denaren ikuspuntutik tradizioan lan egitea, alegia. Horretarako, 2011. urtearen bukaeran Agorila diskaetxeak argitaratu duen EGUNTTO BATEZ disko berria aurkezten ari dira, baita  izen bereko ikuskizuna ere.